XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dezakegu ixildu A. Otaño-k, A. Donosti-k, Resurrección Maria de Azkue Apaizak eta abarrek egin zuten lana, naiz doiñu berriak argitaratuz, naiz gure erlijio-folkloreko doiñuen bildumak eginaz.

Or daude egon beren kantutegi bikaiñak, euskal liturji-musika-eraberritzearen abia-gune bezela.

Erlijio-musika errikoiaren pizkunde-aurreko lanak bezela, ARGI DONEA otoitz-liburua, bere kanta-itzen osagarri ta guzti, eta ELIZ ABESTIAK kantutegia, Donosti-ko Argia taldeak, Bitor Garitaonaindia jaun agurgarriaren ardurapean, argitaratu zituen bi liburuak aipatu bear ditugu.

Bi argitalpen auek, XI Pio-ren Aita santuaren oniritzi eta goralmen sutsuena irabazi zuten, 1925-ko urtarrillaren 17-an, Estadu-ko Idazkaritzak, Gasparri kardinalak izenpetutako kartaz, adierazi zuenez.

Musikaren alde Apostolutzari egin laguntzagatik merezi dute aipatzea A. Otaño-ren konposizioak.

Bi izkuntzetan emanak izan ziran eta Repertorio Musiko delakoan eta A. Otaño berak zuzentzen zuen Música Sacro Hispana aldizkarian ikusi zuten argia.

Aipatu bear dira ere, Iruña-ko ZERUKO ARGIA aldizkarian A. Donosti-k argitara zitunak.

Bi aurrelari auek, X-garren Pio santuak Eliz-Musikari buruz Motu Propio-an (1903) eta XI-garren Pio-k (1928) Divini cultus sanctitatem Erabidean azaldu zuzenbideen arabera, eliz-musikari eman bultzadari esker, liturjian musika erabiltzearen aldeko beste apostolu asko sortu ziran.

Itzaldiak, kursilloak, Tolosa-koa bezelako ikastaldiak eta antolatu ziran, eta guztien ahaleginak alkartuaz, kantutegi errez batzuk argitaratu.

Eta orrela, 1950-ko urtera irixten gera.

Urte onetan, Angiozar-en Erretore eta musika-pastoral-lanaren apostolu purrukatua zan Bizente Aranburu jaunak ELIZ ABESTI SORTA liburua argitara zuen bi edizioetan (musika eta itza).

Au izan da urte askoz gure parrokiek ia bear-bearrezko izan duten kantutegia.

Kantutegi onen osagarri bezela, Naparroa-ko eta Bizkai-ko eliz-barrutietan, eliztarrek kantuaren bidez elizkizunetan eskuarteaz kezkaturik bizi ziran apaizek, liburuxka batzuk atera zituzten eliz-kantaekin.

Eliz-kanta auetaz ere baliatu gera gure kantutegirako, izan ere, gure erri-folkloreko kanta zaarrak arkitzen bait dira beraietan.

Donosti-ko apaiztegiak ere, bertan ospatu zan eliz-barrutiko liturji-asteak bide emanda, 1958-ko urtean MEZA SANTUKO ABESTIAK bilduma argitara eman zuen, eta kanta-xorta berria zan ezkero, asko erabillia izan zan eukaristi ospakizunetan.